Kaixo! Nire izena Ander Aznar da eta esperientzia askodun web garatzaile autonomoa naiz.

HTML5, CSS3, Javascript, JQuery, PHP eta Laravel bezelako kode-irekiko tresnak erabiltzen ditut webgune eta app azkar eta seguruak maketatu eta programatzeko.

Freelance proiektuak onartzen ditut. Elkarrekin lan egin dezakegula uste baduzu jar zaitez nerekin harremanetan anderaznar@gmail.com helbidean (edo 615 71 71 61 telefonoan).

Aukeratutako lanak

Niri buruz

Ander

Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua naiz EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatean), eta web garatzaile autonomo bezela egiten dut lan Donostian. PHP eta Javascript programazioa zein HTML5 eta CSS3 maketazioa egiten ditut.

2003an hasi nintzen webguneak garatzen, Plazagunea-n lehenengo eta Arista-n beranduago. 2006an Sydney-ra joan nintzen bizitzera eta WWF-Australian web programatzaile lanetan aritu nintzen, beraien webgunearen mantenimenduaz arduratu nintzelarik. Garaia hontan lehen Earth Hour-aren antolakuntzan lan egiteko zortea izan nuen.

2007an Euskal Herrira bueltatu nintzen, eta ordundik web garatzaile autonomo bezela egiten dut lan Wegetit, Weaddit, TGA+, Dimensión, Arista, RTO Publicidad, EHU eta abarrentzat.